top of page

Bram Stoker

Bram Stoker.jpg

Abraham Stoker eta Charlotte Mathilda Blake Thornleyren semea, Bram Stoker zazpi anai-arreben artean hirugarrena izan zen. Bere familia burgesa zen, langilea eta latza, bere ondasun bakarra liburuak eta kultura ziren. Bere osasun txarra zela eta, bere oinarrizko ikasketak etxean eman behar izan zituen, irakasle pribatuekin; izan ere, bere bizitzako lehenengo zazpi urteak ohean eman zituen hainbat gaixotasun desberdinen ondorioz. Gaixorik zegoen bitartean, bere amak beldurrezko eta misteriozko istorioak kontatzen zizkion; eta hauek, etorkizunean, bere lanetan eragina izan zuten.

​

Zazpi urterekin guztiz sendatuta zegoen, eta 1864an Trinity Collegen sartu zen. Bertan, matematika eta zientzietan lizenziatu zen 1870ean. Atletismoan txapelduna izan zen, eta Elkarte Filosofikoaren burua izan zen. Ikasten zuen bitartean, funtzionario bezala lan egin zuen Irlandan gobernu britaniarraren xedea zen Dublineko gazteluan; bertan, bere aitak kargu garrantzitsua zeukan. Baita ere, kritiko bezala lan egin zuen Dublin Evening Mailentzat, eta arte-kritiko bezala Irlanda eta Ingalaterrako argitalpen batzuentzat. Zuzenbideko oposaketak gainditu zituen, abokatu bezala jarduteko Ingalaterran.

​

1878an, Londresera joan baino bost egun lehenago, Stoker,  Florence Balcombekin ezkondu zen, bere laguna Oscar Wilden neskalaguna izandakoa. Berarekin seme bat izan zuen, Irving Noel.

Drakula, 1897an argitaratuta, bere literatura lan errekonozituena izan zen. Bertan, bampirismoaren ñabardurak goretsi zituen, eta urtez-urte igorri den istorio bat bihurtu zen. Iturri batzuek diotenez, fikziozko istorio hau Valaquia Vlad III printze errealean  oinarrituta dago.

​

Eleberri hau idazteko, hungariar orientalista jakintsu batengandik, Arminius Vámbéry, hartu zituen jakintza guztiak, baita hainbat liburuetatik.

​

Henry Inrving eta Franz Lisztengan inspiratu zen Drakularen itxura zehazteko, eta eleberriak ongiaren eta gaizkiaren arteko borroka islatzen du. Oscar Wildek historian zehar egondako beldurrezko eleberri hoberena zela esan zuen; eta baita ere, «inoiz idatzitako eleberririk politena».

bottom of page