James Matthew Barrie.
James Matthew Barrie.
Baliabide gutxiko artelanen familia batean jaiota, haurtzaro tristea izan zuen. Anai baten heriotza, berak bakarrik sei urte zituela, bizitza familiarra eta bere amaren osasun mentala erabat aldatu zuen, eta bere oroimenak James Barriengan izugarrizko eragina izan zuen bere bizitza osorako. Idazle famatua bihurtu ondoren, berak onartu zuen bere desirarik onena haurtzaroko urteak berreskuratzea izango litzatekela, eta bere pertsonaiarik famatuena, Peter Pan, desira horren irrikaren pertsonifikazioa zela.
​
Edimburgoko Unibertsitatean ikasi eta kazetari bezala bi urte lan egin eta gero, Londresera mugitu zen, bere giro kulturalen liluragatik. 1888. urtean Auld Licht Idylls arrakastarekin argitaratu zuen, eta, gutxi barru, 1889an A Window in Thrums atera zuen. 1891. urtean ospea lortu zuen The Little Minister (1891), Margaret Ogilvy (1896), Sentimental Tommy (1896) eta Tommy and Grizel (1900) eleberriei esker.
​
1894an, Barrie-k zoritxarrezko eta goiz amaitutako ezkontza izan zuen Mary Ansell antzezlearekin. Gutxi barru, 1897an, Sylvia Llewellyn Davies-ekin, sentibera eta maitagarria zenarekin, harreman oso bizia hasi zuen, eta bere seme-alabekin benetako familia osatu zuen. Ume haiei ipuinak kontatzen hasi zitzaien, eta guztietan pertsonaia berdina zen nagusi, berak asmatuta: Peter Pan.
​
Haietako istorio batzun 1902an argitaratuak izan ziren,The Little White Bird izenburuarekin. Gutxi barru, 1904an, Peter Pan or the boy who would not grow up komeriak argia ikusi zuen. Geroago, Barriek Peter Pan in Kensington Gardens (1906) eta Peter and Wendy (1911) argitaratu zituen.
​
Bere pertsonaiaren eta bere abenturen arrakasta berehalakoa izan zen. Peter Pan eta bere kideak (Wendy, John eta Michael haurrak, Nana txakurra, Txillintxo maitagarria, eta Garfio Kapitain maltzurra) heroiak bezala hartu izan dituzte mundu osoko haurrek belaunaldiz belaunaldi, itzulpen eta moldaketen ondorioz bere abenturen berri izan dituztenak. 1953. urtean Walt Disney estudioek zinemara eraman zuten.