LABURPENA ETA PERTSONAIAK
LABURPENA ETA PERTSONAIAK
Istorioa gau hotz batean hastean da, Londresen, Wendy Darling-ek bere neba txikiei Peter Pan-eri buruzko ipuinak kontatzen dizkien bitartean. Gau horren desberdintasuna da, Wendy-ren azkena izango dela ipuinak kontatzen. Bere aitak erabaki du heldu dela hazteko garaia. Gau horren ondoren, ez dira ipuin gehiagorik egongo.
Peter Pan-ek ere oso gogoko ditu Wendy-ren istorioak, eta oso distatzia luzea bidaiatzen du gauero hauek entzuteko. Gau hartan, Txilintxo deituriko maitagarri txiki eta jeloskor batekin heltzen denean haien logelara, erabakitzen du Wendy eta bere nebak Sekula Inoiz Lurraldera hegan eginez eramatea, Wendy Haue Galduen ama izan dadin eta ipuinak konta diezazkie. Bertan abentura izugarria hasiko dute, non ezagutuko dituzte indiarrak, sirenak… baina, baita ere piraten aurka borrokatu behar izango dute, eta okerrena, Garfio Kapitainaren aurka.
P ETER PAN .
Hazi nahi ez duen 11 eta 14 urte bitarteko adina duen mutila da. Sekula Inoiz Lurraldean bizi da, Txilintxo eta Haur Galduekin. Bere etsai nagusia Garfio Kapitaina da; Peter Pan-ek bere eskua moztu eta krokodilo bati jateko eman zionetik, hura hil nahi du.
Gauero Peter-ek Darling familiaren lehioraino hegan egiten du, Wendy-k bere nebei kontatzen dizkien ipuinak asko gustatzen zaizkiolako. Gau batean, bere itzala berreskuratu ondoren, Peter-ek Sekula Inoiz Lurraldera eramatea erabakitzen du, Wendy Haur Galduen ama bihur dadin.
TXILINTXO.
Peter-en kide leiala da, pertsonak hegan eginko gaitasuna duen hauts magikoa dauka. Oso jeloskor, harroputz eta zaintzailea da, hainbeste non animatzen ditu Haur Galduak Wendy eraso dezaten, Peter-ek agindu duela esanez.
WENDY DARLING.
11 eta 14 urte bitarteko adina dauka. Geoge eta Mary Darling-en alaba da, eta John eta Michael-en, maiz Peter eta Garfio Kapitainari buruzko ipuinak kontatzen dizkien arreba nagusia da.
JOHN DARLING.
Wendy-ren neba txikia eta Michael-en nagusia da. Oso gogoko du bere arrebak kontatzen dituen Peter Paneri buruzko istorioak entzuten, eta bere anaia Michael-ekin abenturetara jolasten.
MICHAEL DARLING.
Wendy eta John-en anai txikia da. Oso gogoko du bere arrebak kontatzen dituen Peter Paneri buruzko istorioak entzuten, eta bere anaia Michael-ekin abenturetara jolasten.
GARFIO KAPITAINA.
Duela debora luze, Peter Pan-ek bere eskua moztu zuen eta krokodilo bati eman zion jateko. Honi, hainbeste gustatu zitzaion Kapitainaren zaporea, non leku guztietara jarraitzen dion hura jateko gogoekin, eta ordutik Garfio beldurtuta bizi da. Horregatik eta mendeku bezala, Garfio Peter Pan eta bere lagunak, Haur Galduak, hil nahi ditu.
SMEE JAUNA.
Garfio Kapitainaren lehenengo ofiziala da. Garfioren aginduak bete betetzeko prest dago. Pixka bat baldarra da, eta asko kexatzen da bera eta tripulazioa Peter Pan-en bila joaten direnean. Garfio Peter Pan-ez ahaztea nahi du, eta bakarrik piraterian bideratzea, nahiz eta Smee pirata bezala oso ona ez izan.
PIRATAK.
Garfio Kapitainaren zerbitzura dauden pirata maltzurrak dira.
HAUR GALDUAK.
Peter Pan eta Txilintxorekin kobazulo sekretu batean bizi diren haur txiki eta bihurrien koadrila da.
INDIARRAK.
Peter Pan eta Haur Galduen lagunak dira, eta beraien artean harrapaketetara jolasten dute.
TIGRILIA.
Sekula Inoiz Lurraldean bizi diren Indiarren kanpamenduko printzesa da, eta Indiar Gorenaren alaba. Peter Pan gustuko duela ikusten da.
GEORGE ETA MARY DARLING.
Wendy, John eta Michael-en gurasoak dire.
George-k ez du bere alaba uzten Peter Pan-en abenturen ipuinak bere anaiei kontatzen, eta erabakitzen du Wendy nahiko nagusia dela bere nebekin lo egiteko, eta hura izango dela bere azkenengo gaua logela horretan lo egiten.
Mary-k asko maite ditu bere semeak eta alava, eta saihatzen da bere senarra ulerkorragoa izaten beraiekin.