
Ba al zenekien...
Ba al zenekien...
-
Peter Pan ez zen eleberria. Hasieran, antzerki lana zen; baina, 1911an J.M. Barriek liburu bihurtu zuen.
-
Istorioaren jatorrizko izenburua Peter Pan eta Wendy izan zen.
​​
-
Peter Pan pertsonaia, ume erreal batean oinarritua dago, Peter Llewelyn Davies, Davies familiaren seme ertaina. Familia hau James Barriren laguna zen.
​​
-
Uste izan da Barrik istorio honetan asmatu zuela Wendy izena; baina, ez da horrela. Izena, lana baino lehen erabiltzen zen; hori bai, oso gutxitan. Peter Panen istorioen poderioz, “Wendy” izena oso ospetsua bilakatu zen.
​​
-
1953an, Walt Disneyk guztiok ezagutzen dugun filma egin zuen. Eta, 1954an Broadwayen lehenengo musikala estreinatu zen.
​​
-
“Pentsatu ahal baduzu, egin dezakezu” esaldia ekintzaile eta espresari ezagun askoren goiburu bihurtu da. Adibidez, Steve Jobs (Apple-en sortzailea) aipagarria da.
​​
-
Filmea Michael Jacksonen filmerik gogokoena zen. Horregatik, Neverland izena jarri zion bere arrantxoari.
-
Guztira 8 pelikula izan dira inoiz hazten ez zen eta hegan egin zezakeen umearen istorioa zinemara egokitu dutenak.







1924
1953
1988
1991
2002
2003
2004

2015